Eako Poesia Egunak Herrijeri Emon Arnasa kultur elkarteak antolatzen ditu herritarrekin elkarlanean. Gabriel Arestik Ean igaro zituen bere azken urteak, gaixorik jada, eta zenbait poema herrian bertan idatzi zituen eta herriari eskaini zizkion. Alde horretatik, Aresti eta bere lana omentzea eta euskal literatura -bereziki poesia- zabaltzea dira egunon helburuak. Aurtengoa Eako Poesia Egunen zortzigarren edizioa izanen da, poesia modernoari eskainia.